martes, 26 de octubre de 2010

san mames




Bai Euskarari kanpainaren amaierako jaialdia, 1978ko ekainaren 17an
1910ean Bilboko Athletic Klubeko presidentea zela, taldearentzako futbol zelai berria eraikitzeko beharra ikusi zen. Momentu hartararte taldeak Jolasetako zelaiean jolasten zuen. Kokagune egokia San Mamesen aurkitu zuten, Bilboko Bide Nagusiaren amaieran. Antzina Zesareako San Mames omentzen zuen baseliza txiki bat zegoen tokian eraiki zuten futbol zelaia.
Guztira 50.000 pezeta behar izan ziren San Mames eraikitzeko. Obrak 1913ko urtarrilaren 20ean hasi eta urte bereko abuzturako amaitu zituzten. Futbol zelaia Manuel Maria Smith arkitektuak diseinatu zuen. Manuel Ortuzar abadeak San Mames bedeinkatu ostean lehen partidua ospatu zen, 1913ko abuztuaren 21ean, Iruneko Racing eta Bilboko Athletic Klubaren artean.
Futbolerako ez ezik, kultura ekitaldietarako ere erabili izan da San Mames. Adibidez, Euskaltzaindiak euskararen aldeko kontzientzia pizteko eta dirua biltzeko antolatu zuen Bai Euskarari kanpaina handiaren amaierako jaialdia San Mames futbol zelaian izan zen, 1978ko ekainaren 17an.[1]

 Handitzeak

Inauguratu zenetik hainbat aldiz handitu behar izan da futbol zelaia. Izan ere, 1913ean 3.500 bat pertsonarentzako tokia baino ez zeukan San Mamesek. Lehen handipena 1925ean egin zen, eta obrak amaitu zirenerako 9.500 pertsona kabitzen ziren San Mames hartan. Horretarako Kaputxinoseko grada berria eraiki zen.
1950eko hamarkada hasierarako San Mamesek 35.000 pertsonarentzako tokia zeukan jadanik. Hamarkada hortan eraiki zen futbol zelaia identifikatzen duen arku famatua, zehazki 1952. urtean eraiki zen. Arkuarekin batera tribuna printzipala eraiki zen, eta horrela San Mamesen 47.000 pertsonarentzako tokia egin zen.
1982an Espainian ospaturiko Futboleko Munduko Koparako, markagailu elektroniko berriak instalatu ziren. Bilboko Athletic Kluba Txapeldunen ligarako sailkatzean FIFAk ezarritako arau zorrotzak zirela eta, estadioaren gehienezko edukiera, gaur egun dauden 40.000 jarlekuetara igaro zen, ipar eta behe gradetan jarlekuak ipiniz. Horrez gain, tribunak eta futbol zelaia banatzen zituen hesiak kendu zituzten.

San Mames futbol zelairaren ikuspegi panoramikoa.

 San Mames Barria

Sakontzeko, irakurri: San Mames Barria
San Mames futbol zelai zaharkitua aspaldi geratu zitzaion txiki Bilboko Athletic Klubari. Batetik oraingo zelaiaren edukieraren mugaketak, bazkide gehiago izateak ekarriko lukeen diru-sarrera handiagoak ekiditen ditu. Eta bestetik, futbol-zelaiak ez ditu hainbat segurtasun arau betetzen. Horregaitik, zelaia handitu eta birmoldatzeko Norman Foster arkitekto britainarraren egitasmo bat aurkeztu zen 1990eko hamarkadaren erdialdera. Futbol zelaia berriak zaletu gehiagorentzako tokia izango zuenez, klubak bazkide gehiagoren inskribaketa sustatu zuen "Sozio izateko apuntatu zaitez" delako kanpainiaren bitartez. Etorkizuneko bazkide izan nahi zutenei, 5.000 pezeta aurrez ordaintzeko eskatu zitzaien.
Ondorengo urteetan klubak Bilboko udalarekin hainbat tirabira izan zituen. Batetik, ez zegoen argi zelai berria non eraiki behar zen. Bilboko hiriak daukan leku falta dela eta, Zorrotzaurre izan zen taldeak pentsaturiko kokaguneetako bat. Baina futbol zelaiak Zorrotzaurreren etorkizuneko birgaitzea baldintzatuko zuelakoan, bertan behera geratu zen taldearen asmoa. Azkenik, kostuak hobesteagatik, eta ondo komunikaturik zegoen toki bat bilatzeagatik, zelai berria gaur egun San Mames dagoen tokiaren ondoan altxatuko zela esan zuten, Bilboko Nazioarteko Erakustazokaren pabilioi izandakoen orubea erabiliz.

 Idomen proiektua

2007an futbol zelai berriaren proiektua aurkeztu zen: San Mames Barria. Idomek diseinaturiko futbol zelai berriak, 56.000 pertsonarentzako tokia izango du. Gaur egun San Mamesek duen mendebalde ekialderako norabidea aldatuz, ipar hegoaldera kokatuko da zelai berria. Horrela, tribuna nagusia dagoen tokian, hegoaldeko porteria izango da etorkizunean.
Oraingo futbol zelaiaren tokia, EHUren kanpus handitzeak hartuko du.

San Mames zelaieko harmailak zurigorriz.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario